Kiroldegian erre den sauna martxorako berrituko dute

elgoibarren.net 2012ko ots. 9a, 17:01

 
Bezero baten “zuhurtziarik eza dela-eta” erre zen, joan den barixakuan, Olaizaga kiroldegiko emakumezkoen sauna. Udal Kirol Patronatuko arduradunek jakinarazi dutenez, martxo bukaerarako berrituta eta erabiltzeko prest egongo da kiskali den sauna. Bien bitartean, gainerako saunak mistoak izango dira. (argazkiak dauzka)



Lurruna sortzen duen erretzailean sortu zen sua.

“Bazkide batek saunako erretzaileen gainean arduragabekeriaz lagatako toalla batek sortu zuen sutea”, azaldu dute Kirol Patronatuko arduradunek. Kaltetutako sauna konpondu eta berritzeko gastuak aseguru etxeak hartuko dituela bere gain gaineratu dute. Martxo bukaerarako lanak amaituta izatea espero dute.
Bainujantzia derrigorrezkoa
 Bitartean Olaizaga kiroldegiko gainerako saunak; lehorrak eta hezeak, mistoak izango dira. Hortaz, bainujantzia erabiltzea derrigorrezkoa izango dela ohartarazi dute.
 

1706638532484 Kiroldegian erre den sauna martxorako berrituko dute

1706638532577 Kiroldegian erre den sauna martxorako berrituko dute

 
  *Argazkiak: Udal Kirol Patronatua.