Jon Uriarteren bi argazki erakusketa desberdin Kultur Etxean

elgoibarren.net 2012ko ots. 10a, 14:33

 
Jon Uriarte argazkilariaren bi erakusketa –Bizidun berriak eta The men under the influence.... -ikus daitezke, aldi berean, Kultur Etxean. Ongarri Argazki Taldeak, Elgoibarko Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin, antolatu dituen erakusketok hilaren 18ra arte egongo dira ikusgai. (bideoa dauka)



Gizonezkoen rol aldaketei buruzko hausnarketa
  Azken urteotan gizartean aurrerapauso batzuk izan dira, eta emakumeek euren lekua egin dute orain arte "gizonezkoenak" ziren esparruetan. Horrek, baina, "noraezean" eta "galduta" laga ditu gizonezko asko, eta hain zuzen ere, horixe da The men under the influence… izeneko erakusketak erakutsi nahi duena, alegia, bikote heterosexualen arteko harremanetan gizonezkoek izan duten rol aldaketa. Hala, emakumezkoen arropak jantzitako gizonezkoen erretratuekin osatu du Jon Uriartek (Hondarribia, 1980) erakusketa.

Natura eta gizakien arteko harremana
  Bizidun berriak izeneko erakusketak, bestalde, natura eta gizakien arteko harremanak aztertzen ditu, “batzen dituen oinari organikoa azpimarratuz”.
  • Ordutegia: 18:30etik 20:30era. Domeketan itxita egongo da.

BIDEOA: Ikusi hemen Jon Uriarte argazkilariak Elgoibarren dituen bi argazki erakusketen inguruan eitb-koek egin duten bideoa.