Elgoibartar bat 'Milhiluze'n

elgoibarren.net 2012ko ots. 13a, 14:41

Maialen Arnedo elgoibartarrak Mihiluze telebista saioan hartu du parte. Diruaren zakua etxera ekartzerik lortu ez duen arren, ondo moldatu zela eta “primeran” pasa zuela aitortu du. Hiru saiotan egon zen eta hirurak daude ikusteko moduan eitb.com webguneko Nahieran atalean.



Miren eta Maialen (eskuinean), Mihiluzeko proba batean parte hartzen.

Gasteizen Euskal Filologia ikasten ari zela ezagutu zuen ikaskide batekin, Miren Alonsorekin, joan zen Maialen Arnedo etb1-eko Mihiluze saioara. “Pisukideak izan ginen karrerako azken urtean eta orduan sortu zen Mihiluzen parte hartzeko ideia. Agindutakoa betez, joan zen azaroan joan ginen saioak grabatzera eta orain eman dituzte telebistaz”, azaldu du BARRENeko kolaboratzailea (Zozoak Beleari atalean idazten du) ere baden elgoibartarrak. Urtarrilaren 31n eta otsailaren 2an eta 6an, eskaini zituen etb-1 kateak. Elgoibartarraren parte hartzea ikusteko aukerarik izan ez bazenuten, Nahieran zerbitzuan ikus ditezke, oso-osorik, hiru saioak.

Lotura duten albisteak: