‘Maitasun erromantikoaren mitoak’ izeneko tailerra antolatu du Berdintasun Sailak

elgoibarren.net 2012ko ots. 14a, 10:49

 
Maitasunaren inguruan hausnartzea da Maitasun erromantikoaren mitoak izeneko tailerraren helburua, eta besteak beste, maitasuna askatasunez, osasunez eta berdintasunez bizitzeko irizpideak landuko dituzte. Herritarren Arreta Bulegoan eman daiteke izena, otsailaren 23a baino lehen.


 Loredi Salegi gizarte langile eta hezitzailea izango da Udaleko Berdintasun Sailak antolatu duen tailerreko irakaslea, eta bi saio emango dituzte; bata, otsailaren 25ean, eta, bestea, martxoaren 31n. Kultur Etxeko sotoan izango da lehena eta Kultur Etxeko hitzaldi gelan bigarrena, 10:00etatik 14:00tara.
 Maitasunaren inguruan hausnartuko dute ikastaroan, eta bide batez genero rolek eta estereotipoek maitatzeko moduan duten eragina aztertuko dute: botere harremanak, kontrola, e.a. Herritarren Arreta Bulegoan (943 741 050) eman daiteke izena, doan, otsailaren 23a baino lehen.