Biohondakinen gaikako bilketan izena emateko aukera zabalik oraindik

elgoibarren.net 2012ko ots. 14a, 11:14

 
Biohondakinen gaikako bilketan parte hartzera deituta zeuden Elgoibar erdiguneko 1.500 familia, eta %12k eman dute izena. Horiek jaso dituzte dagoeneko bilketa berrian parte hartzeko materialak (edukiontzia irekitzeko giltza, kuboa, poltsa konpostagarriak eta informazio foiletoa). Dena dela, oraindik ere badago izena emateko aukera.

 
 


  Etxeko hondakin biologikoak, biohondakinak, biltzeko sistema berria ezartzen dihardu Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak. Eibarren eta Elgoibarren ekin zaio kanpainari. Hasieran, bi udalerri horietako biztanleriaren zati batek, 5.000 familia inguruk, bakarrik hartuko du parte bilketan, horretarako jarriko diren edukiontzien bidez (6 Elgoibarren, 18 Eibarren); ondoren Debabarreneko Mankomunitate osora zabalduko da biohondakinen bilketa. Izena ematen duten etxe guztiei, edukiontziaren giltza, poltsa konpostagarriak eta ontzitxo berezi bat (hondakin-mota hori sukaldean bereizteko) eman die dagoeneko Mankomunitateak. Edukiontzi marroian nola birziklatu behar den argitzen duen informazio-orri bat ere jaso dute. (ikusi hemen: Zer utzi daitekeen edukiontzi marroietan/PDF)

1706638529253 Biohondakinen gaikako bilketan izena emateko aukera zabalik oraindik

Izena emateko aukera berria
Dena dela, bilketa sistema berri honetan parte hartzeko aukera zabalik dago oraindik ere. Kultur Etxean eskuratu daitezke beharrezkoak diren materialak, aurrez izena eman beharrik gabe. Materiala banatu eta edozein zalantza argitzeko Debabarreneko Mankomunitateko teknikari bat izango da ondorengo egunetan eta ordutegian:
Materialak jasotzeko ordutegia
  • Otsailak 23 (eguena) 11:00etatik 13:30etara / 16:30etatik 20:00etara
  • Otsailak 24 (barixakua) 11:00etatik 13:30etara / 16:30etatik 20:00etara 
  • Otsailak 25 (zapatua) 10:00etatik 13:30etara