Jolas bat antolatzeko nahia dago kartel horietako galdera ikurren kanpainaren atzean

elgoibarren.net 2012ko ots. 15a, 13:12

Azken asteetan galdera ikurrez josi ditu norbaitek herriko kaleak. Kartel hori batean, galdera ikur bat. Altxor baten berri ematen dute kartelek. Eta galderak sortu zitzaizkien hainbat herritarrei. Hori gutxi ez eta mozorrotutako ezezagun bat kalean gora eta behera ibili da azken egunotan (ikusi ondoko argazkian zein bideoan).


  Ezkutuko horrenbeste misterioren atzean jolas interaktibo baten hasiera dagoela argitu dute ekimenaren sustatzaileek. Beraien izenak ezkutuan mantendu nahi dituzten arren, gazte elgoibartar batzuk daude jolas honen atzean. Zapatuan Madalara gerturatzen direnek probatuko duten jolasa.
•Bideoa:
{vimeo}36700737{/vimeo}
Antolatzaileen esanetan helburu bi ditu jolas horrek: altxorra topatzea lehenengoa, eta ondo pasatzea bigarrena. Gainera, zapatuan altxorra topatzerakoan jolasa ez da bukatuko. Kontrara: lehenengo altxor horrek erakutsiko die jolasean diharduenei aurrera jarraitzeko bidea. Gehiago jakin nahi duenak, www.denius.net helbidean aurkituko du antolatzaileek jakitera emandako informazioa.
•Gazte elgoibartarren ideia
  Ez da baina jolas hori, gazte horiek eskuartean daukaten ideia bakarra. Ekintzak eta ikuskizun edo jaiak antolatuko dituen enpresa bat sortu berri dute. Denius dauka izena enpresak eta jendeari ondo pasatzen laguntzeko helburua dute. Enpresak antolatutako ekintzen berri emateko Siloves argitalpena ere sortu dute.
  Ondo pasatzeko helburuarekin, besteei ondo pasatzen lagundu nahi dieten gazte ekintzaileen lehen ekintza ikusi ahal izango dugu beraz, zapatu honetan (otsailak 18), 16:00ak inguruan Madalara gerturatuz gero.
Ezkutuko galdera guzti horiek argituz joan ahala, elkarrekin ondo pasatzeko konpromisoa hartu dute Denius enpresako gazteek eta inauteriak horretan hasteko data ezin hobeak iruditu zaizkie.
Argazkiak:

1706638527627 Jolas bat antolatzeko nahia dago kartel horietako galdera ikurren kanpainaren atzean

1706638527724 Jolas bat antolatzeko nahia dago kartel horietako galdera ikurren kanpainaren atzean

1706638527826 Jolas bat antolatzeko nahia dago kartel horietako galdera ikurren kanpainaren atzean

1706638527915 Jolas bat antolatzeko nahia dago kartel horietako galdera ikurren kanpainaren atzean

1706638527997 Jolas bat antolatzeko nahia dago kartel horietako galdera ikurren kanpainaren atzean

1706638528083 Jolas bat antolatzeko nahia dago kartel horietako galdera ikurren kanpainaren atzean

1706638528199 Jolas bat antolatzeko nahia dago kartel horietako galdera ikurren kanpainaren atzean

1706638528319 Jolas bat antolatzeko nahia dago kartel horietako galdera ikurren kanpainaren atzean