Ikaslan Elkarteak sustatutako plana 2012ko otsailetik irailera bitartean garatuko da, eta hainbat fase ditu. Ikaslanen ustez, etengabeko prestakuntzak batez ere krisi-garaian duen garrantzia uzten du agirian. Hasierako fasean, Ikaslanek 3.000 euskal enpresei (ETE-ei eta ETE txikiei) jakinaraziko die abian dela Enplegurako Prestakuntza Sistema berria. Bigarren fase batean, 900 konpainiak Ikaslaneko prestakuntza-arduradunen bisitak izango dituzte informazio zabalagoa jasotzeko; aldi berean, jardunean nahiz langabezian dauden 2.700 langilek informazio zuzena jasoko dute Ikaslanek EAEko hiru lurraldeetan dituen 56 ikastetxeetan.
- Ikusi hemen: Ikaslanen kanpainaren inguruko informazio osoagoa
*Ikaslanekin elkarlanean diharduten IMHko lankideak: Esperanza Varona eta Zigor Esnaola, IMHko Enplegurako Prestakuntzaren teknikari eta arduraduna ageri dira goiko argazkian.
•Langabeen %50 zerbitzuen sektorean aritutakoak dira
Enplegurako Prestakuntzaren kanpaina berriarekin lotuta, Debabarrenako enpleguaren egoera aztertzeko eta enplegu plan bat zehazteko batzarra egin zuten urtarrilaren hondarrean eskualdeko udaletako ordezkariek. Bilera hartan datu kezkagarriak azaleratu zituzten eta, langabezia datuak esku artean hartuta, eskualdeko beharretara egokitutako prestakuntza izatea inoiz baino garrantzitsuagoa dela azpimarratu zuten agintariek. Mezua argia da: ikasteko garaia da; ikasi, eta lan merkatuaren beharretara egokitzeko garaia. Horren harira, eskualdeko lanbide heziketako zentroek egiten duten lana goratu zuten Debabarrenako udal agintariek.

Batzarraren ostean, jakinarazitako datuen arabera, Debabarrenan lanik gabe dauden hamar langiletik bost zerbitzuen sektorekoak dira, eta bi industria mundukoak. Eraikuntza sektorean lanean aritutakoak eta lehenengo enplegu baten bila dabiltzanak %10a dira, eta %1,4 dira lehen sektorean lanean ibilitakoak.
•Prestakuntza egokiaren beharra
Sexua eta adinari dagokionean, berriz, 25 eta 44 urte bitarteko emakumeek osatzen dute langabe talde handiena (langabeen laurden bat dira). Adin tarte horretako gizonezkoak dira ondorengo talde handiena, eta 45 urtez gorako emakumeek osatzen dute hirugarren talde handiena (%24). Asko dira datu kezkagarriak eta kontuan hartzekoak, baina agintariek bat nabarmendu dute guztien artetik: hamar langiletik zazpik ez dutela batxilergoa beste titulurik. Hau da, ez dutela prestakuntza profesionalik, ez behintzat hori ziurtatzeko agiririk. Unibertsitate ikasketak dituztenak, berriz, langabeen %9 dira, eta %2 prestakuntza profesionala dutenak. Bada, azken datu hori berresten duen beste datu bat: langabeen %67 prestakuntzarik eskatzen ez duen enplegu baten bila dabiltzala.