Bihar, zapatua, etxeko txikienak izango dira protagonistak arratsaldez. Elgoibarko Izarrak antolatuta, Atxutxikaraokea izango da Plaza Handian, eta artista txikiek dantzarako zein kanturako dituzten dohainak erakutsiko dituzte. Gauean, berriz, nagusien txanda izango da, Madalako mozorro eta koreografia lehiaketan. 23:00etan hasiko da animazioa eta 00:30 hasiko da mozorro eta koreografia lehiaketa. Talde irabazleak 275 euro jasoko ditu eta 175 euro bigarrenak. Bakarkakoetan 125 euroko bi sari banatuko dituzte. Mauxitxa txarangak ere ez du hutsik egingo, eta kaleetan musika giroa jartzeko ardura izango du. Azkenik martitzenean, mozorroen elkarteratzea egingo dute Plaza Handian.
Mendaron, bestalde, zapatuan izango da inauterietako egun handia. Goñati pilotalekuan mozorroen festa egingo dute, Arno guraso elkarteak antolatuta. Parte hartzen duten guztientzat txokolate jana prestatu dute, eta segidan, pailazoen emanaldia egongo da. Gaurtik hasita, martitzenera arte, beraz, mozorroak dantzan jardungo dute.
•2011ko inauterietako bideoak (iazko Argazkiak hemen)
{vimeo}20828473{/vimeo}
{youtube}19DeL7Yf0MU&feature=player_embedded{/youtube}