Bihar izango du segida mozorroen festak

elgoibarren.net 2012ko ots. 20a, 17:27

Mozorroen festak bihar, martitzenean, izango du segida. Zapatuan inauterietako giro umoretsua izan zen nagusi kaleetan. Eskimalak, pinguinoak, gangsterrak, bikingoak, Alaska eta Mario Vaquerizo, Costa Concordiako kapitaina eta bere tripulazioa… horiek guztiak eta gehiago ibili ziren herriko kaleetan. Mozorro desfile eta koreografiak ere inoiz baino lagun gehiago batu zituen Madalan. Taldekako lehen saria Carlinhos Brown eta bere dantzariek eskuratu zuten (goiko bideoan ikus ditzakezue) eta ‘Irrazionaltasuna’ izeneko mozorroak, berriz, banakako lehen saria. (argazkiak eta bideoa dauzka)


  • ARGAZKI galeria, zapatuan Elgoibarren eta Mendaron ateratako argazki sorta.

Mozorro desfile eta koreografia lehiaketa arrakastatsua

1706638503103 Bihar izango du segida mozorroen festak

Hamar taldek parte hartu dute aurten Elgoibarko Izarrak antolatzen duen mozorro desfile eta koreografia lehiaketan. Antolatzaileek esandakoaren arabera, aurreko urteetan baino koreografia landuagoak ekarri dituzte gainera aurten parte hartzaileek eta Madalan batutako ikusleak ere iaz baino dezente gehiago izan direla gaineratu dute. Lehiaketari dagokionez, Brasil aldetik etoritako Carlinhos Brown musikariak gidatutako taldeak irabazi zuen taldekako lehen saria (275 euro).
 Bigarren saria ‘Xaladak’ taldeak irabazi zuen. Banakako sarietan ‘Irrazionaltasuna’ izenez mozoprroa aurkeztu zuen lagunak jaso zuen. Azkenik, Avatar taldeak eskuratu zuen koreografia onenaren saria.