Txiroen, zortearik gabekoen eta joko zaleen zaindari moduan ezagutzen da San Pankrazio. Lehen dendari askok izan ohi zuten San Pankrazioren irudia euren negozioetan, perrexil erramua ondoan zuela eta 25 pesetako txanpona (zuloa zutenak) hatz erakuslean sartuta. Gisa horretan ibili da gaur, hezur-haragizko San Pankrazio bat herriko kaleetan, inauterietako martitzena girotuz. Hortaz, jakinaren gainean zaudete. Loteria Elgoibarren tokatzen bada San Pankraziori eman beharko dizkiozue eskerrak.
•Mozorroen elkartzea 16:30ean
Bestalde, 16:30etan hasiko da Plaza Handitik Mozorroen Elkartzea. Ondoren, 17:00etan, Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizuna hasiko da eta 18:15ean Mauxitxa txarangaren kalejira, erraldoi, buruhandi eta zezenzikletekin.
•Bideoa: Inauterietako zapatua 2012
{youtube}B8F6UvTzudU&feature=player_embedded{/youtube}