Mintxetak hartuko du domekan infantilen Euskadiko Kros Txapelketa

elgoibarren.net 2012ko ots. 22a, 13:41

 
Infantil mailako Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako atletarik onenak batuko dira, datorren domekan (otsailak 26), Mintxetan Euskadiko Kros Txapelketan parte hartzeko.




 Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak eta kroseko finalak Mintxetako igerilekuak eta atletismo pista zeharkatuko ditu. 11:00etan hasiko da 4.104 metroko luzera izango duen mutilen lasterketari. Nesken lasterketa, berriz, 11:30ean hasiko da, eta 3.078 metroko ibilbidea osatu beharko dute. Sari banaketa 12:15ean egingo da. Mintxeta Atletismo Taldeko zenbait kide ere izango dira lehian, kros denboraldian lortu dituzten emaitza onei esker.
 
 
  *Argazkia: Manu Sanchez.