Hala, hemendik aurrerakoan herritarrek bi bide izango dituzte zuzenean Udalaren berri izateko: webgunea (www.elgoibar.org), eta Elgoibar aldizkaria. Bi helbururekin sortu dute aldizkaria. Batetik, aurrekontuetan komunikazioari eta propagandari eskaintzen zaion diru partida murriztea, eta bestetik, herritarrei informazio instituzionalaren berri ematea. Orain arte, Kultura Sailak jasotzen zuen diru gehien komunikaziorako, baina sail bakoitzarentzako diru kopuru jakin bat gordetzen zuen Udalak. Guztira, 50.000 euro bideratzen zituen helburu horretara. Orain, ordea, sail guztien artean banatzeko diru partida bakar bat sortuko du, 25.000 euro ingurukoa. “Gastuak erdira ekarriko ditugu, eta departamentu guztiek komunikaziorako baliabide berdina izango dute”, nabarmendu du Alfredo Etxeberria alkateak.
•Sail bakoitzak bere orria
Aldizkarian, Udaleko sail bakoitzak bere orria izango du, eta teknikariek eurek idatziko dute informazioa, irizpide estandar batzuen arabera. Informazio guzti horri, kultur agenda ere gehituko diote, eta, horren ordez, orain arte elgoibartarrek etxean jasotzen zuten kultur gida desagertu egingo da.
•Lehen alea martxoan
A5 tamainan argitaratuko da aldizkaria eta martxoan banatuko dute lehenengo alea. Lehenengo aleko azala Martxoaren 8ari, Emakumeen Nazioarteko Egunari, eskaini diote, eta Emilia Nogalesek ilustratu du, marrazki batekin. Martxoaren 8ko adierazpenaz gain, honako beste gai hauen berri emango dute lehenengo alean: Elgoibarko leku-izenen mapa, gizarte larrialdietarako laguntzak eskatzeko epea eta beste hainbat jakingarri, terrazen ordenantza berria, artxibo historiakoaren digitalizazioa, babes ofizialeko etxeak, kirol kontuak eta kultur agenda.