Inauterietako martitzeneko ekitaldiak, San Pankrazioren baimenarekin eta bedeinkazioarekin, Herri Eskolako ikasleek ikastetxeko patioan egin zuten koreografia erakustaldiarekin hasi ziren eguerdi partean. Arratsaldean Mozorroen Elkartzea egin zuten Plaza Handian eta bertan bildutakoek Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten. Arratsaldeak aurrera egin ahala, gero eta jende gehiago ikus zitekeen kalean, horietako asko mozorrotuta. Mauxitxa txarangak kalejira hasi zuenean, Hamelingo txirulariarena eginez, atzetik eraman zituen inauteri zale guztiak. Zapatuan gertatu zen moduan, Carlinhos Brown eta Brasiletik etorritako emakumeek dantzan jarri nahi izan zituzten haien paretik igarotzen ziren guztiak. Dantzarik agian ez, baina irripar bat baino gehiago eragin zuten.
Bestelako erritmoak nahiago dituztenek Andaluzia aldeko doinuak izan zituzten aukeran. Martitzenean mozorrotuta irten ziren hainbat lagun ikus ditzakezue ondorengo argazkietan:
- ARGAZKIAK: Inauterietako martitzeneko Argazki Galeria
•2012ko Inauterietako BIDEOAK:{youtube}Xu8GtnP5Mas&feature=player_embedded{/youtube}
{youtube}B8F6UvTzudU&feature=related{/youtube}