Bost partida irabazi eta bakarra galdu ostean lortu dute finalerdietarako sailkatzea Mancebok eta Etxeberriak. Iaz ere fin aritu ziren lehiaketa honetan eta finaleraino ailegatzea lortu zuten, azken partiduan galtzea tokatu zitzaien arren. Aurten, txapelketa irabazteko beste aukera bat izango dute, baina finalerdietako kanporaketa gainditu beharko dute lehenik, final handian egon nahi badute.
Goiko argazkian, Mancebo eta Etxeberria, zuriz, Ategorrieta taldeko bikotearekin, Donostiako Atano III. frontoian elkarren aurka jokatu zuten partidaren ostean.