Hilabete bukaerako azokan, guztira, bost baserritako produktuak izango dira: Lizundia Txabola, Basueta, Arrasketa, Zabaleta, eta Mintxeta baserrietakoak. Nafarroa plazako txosnan, esan bezala, Elgoibarko baserritarrek eta harategiek emandako produktuekin eginiko sahieski eta patata frijitu pintxoak eta salda salduko dituzte Mintxeta atletismo taldekoek, euro batean, eta jasotako diru guztia 2013ko Juan Mugertza Nazioarteko krosa antolatzeko izango da.
Eguerditik aurrera, berriz, ganadu erakusketa ikusteko aukera izango da, Plaza Txikian, eta 12:00etan, kaleko kantariak irtengo dira kantura, Elgoibarko kaleak girotzera. Nafarroa Plazatik bertatik abiatuko dira.