Miren Martin eta Danel Calvillo nagusi Mintxetan jokatu zen Euskadiko Kros Txapelketan

elgoibarren.net 2012ko ots. 27a, 14:53

Infantil mailako Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako atletarik onenak batu ziren, domekan, Mintxetan jokatu zen Eskolarteko Euskadiko Kros Txapelketan. Nesken proban Miren Martin Aranburu izan zen azkarrena eta Danel Calvillo Armendariz mutiletan. Arreiturre Institutua ordezkatuz antxintxika egin zuten atleta elgoibartarrek, bestalde, bigarren postua eskuratu zuten taldekako sailkapenean. (argazkiak eta bideoak dauzka)


 Mintxetako igerilekuak eta atletismo pista zeharkatzen zituen 3.078 metroko ibilbidea osatu zuten neskek, eta Miren Martin izan zen helmugara iristen lehena, 12 minutu eta 5 segundoko denborarekin. Proba honetan sei elgoibartarrek parte hartu zuten, Arreiturre Institutua ordezkatuz. Nora Mandiola izan zen elgoibartarren artean azkarrena eta sailkapen nagusiko 10. postuan ailegatu zen helmugara. Maria Arrieta 18. postuan sailkatu zen eta Perales ahizpak, Nerea eta Maider, 22. postuan eta 26. postuan sartu ziren helmugan. Postu horiei esker, taldekako sailkapeneko laugarren postua eskuratu zuten Mintxeta Atletismo Taldeko kide diren elgoibartarrek. Lehen eta bigarren postuetan sailkatu ziren Gipuzkoako eta Bizkaiko selekzioek, baina, ez dira sailkapen nagusirako kontutan hartzen. Hortaz, elgoibartarrak sailkatu ziren Euskadiko txapelketako bigarren postuan. Talde bakoitzeko lehen lau atleten postuak hartzen dira kontutan taldekako sailkapenerako, baina Nagore Bergarak eta Koro Sabandok ere egin zuten korrika. Lehena 29. postuan sailkatu zen eta 40. postuan bigarrena. Guztira 67 atletak eta hamabi taldek parte hartu zuten nesken lasterketan (ikus nesken sailkapena/PDF)

1706638497208 Miren Martin eta Danel Calvillo nagusi Mintxetan jokatu zen Euskadiko Kros Txapelketan

1706638497320 Miren Martin eta Danel Calvillo nagusi Mintxetan jokatu zen Euskadiko Kros Txapelketan

 Mutilek, bestalde, 4.104 metroko ibilbideari aurre egin behar zioten eta Danel Calvillo izan zen azkarrena, 15:33 denborarekin. Luis Mari Garikano eta Pablo Maldonado sailkatu ziren, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren postuetan. Elgoibartar bakarrak parte hartu zuen proban, Christian Aranazek, hain justu, eta 13. postua lortu zuen Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz. (ikus mutilen sailkapena/PDF)