Giro ona eta umorea nagusi Motxaila Egunean

elgoibarren.net 2012ko ots. 27a, 15:45

 
Aitzbeltzko kobazuloan eta Mendaroko kaleetan ospatu zuten Motxaila Eguna mendaroarrek. Batean zein bestean umore eta giro ona izan zirela nagusi adierazi dute antolatzaileek.





  Garai bateko sasikopotzu ohitura zaharrari jarraituz, Aizbeltzko kobazuloan batu ziren zenbait mendaroar, Motxaila Eguna ospatzeko. Musika eta poesia emanaldiak egin zituzten bertan eta Aitzbeltz tabernan izan zuten jarraipena ospakizunek. Potaje jitanoa eta brazojitanoz osatutako menua bazkaltzera 28 lagun batu ziren, baina bazkalosterako prestatutako ekintzetan lagun mordo bat batu zitzaizkien. Kantore flamenkoaren emanaldiak, bertso saioak eta pailazo ikuskizunak umorez bete zuen zapatu arratsaldea Mendaron.

1706638496591 Giro ona eta umorea nagusi Motxaila Egunean

1706638496665 Giro ona eta umorea nagusi Motxaila Egunean

1706638496764 Giro ona eta umorea nagusi Motxaila Egunean