Aragoiko Pirinioetan dagoen Rincon de Alano (2357 m.) mendira eginikoa izan zen Elgoibarko Emakume Mendizaleen Taldeak elkarrekin egin zuen estreinako mendi irteera. Ordutik hona urtero antolatu izan dute mendi irteeraren bat eta asko izan dira igo dituzten mendiak: Auñamendi, Garmo Negro, Taillon, Petit Vignemale, Tuc de Molleres, Canal Roya, Peña Main, Mulhacen, Montardo, Curavacas, Cabeza Nevada, Toubcal, Meru, Kilimanjaro e.a.
Irteera guztietako argazkiekin osatutako erakusketa martxoaren 3tik 10era bitartean ikusi ahal izango da Kultur Etxean (18:30etik 20:30era egongo da zabalik). Argazkiez gain, 1997an Marokoko Atlas mendietara eta 2001ean Kilimanjarora (5.895 metro, Tanzania) eginiko bidaien ikus-entzunezkoak ikusteko aukera izango da Haizea Elgoibarko Emakume taldeajk antolatutako erakustetan.
•Marimendi taldekoen hitzaldia
Erakusketari lotuta, Marimendi taldeko kideek Peruko Andeetara, orain bi urte, egin zuten azken irteeraren inguruko emanaldia eskainiko dute martxoaren 6an, martitzenean. Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, 20:00etan hasita. Euskal Herriko hainbat toki desberdinetako emakume mendizakeek, tartean zenbait elgoibartarrek, osatzen dute Marimendi taldea eta bi urtean behin espedizio “garrantzitsuak” antolatzen dituzte munduko mendi ezagunetara. 2006an Mont Blanc mendian izan ziren, Alpeetan. Caucaso mendikateko mendirik garaienean, Elbrusen, 2008an. Eta, azken irteera orain bi urte egin zuten Peruko Mendikate Zuriko zenbait mendietara, Piscon, Ishincan eta Urus, besteak beste.
•Munduko dantzak eta bazkaria
Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira ekintza gehiago antolatu ditu Haizea taldeak. Hala, Munduko dantzen inguruko ikastaroa antolatu du martxoaren 10erako. Idoia Lekue izango da irakaslea eta Europa Ekialdeko hainbat dantza tribal ezagutzeko eta dantza egiteko aukera izango dute izena ematen duten lagunek. Kultur Etxeko sotoan izango da ikastaroa, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Dantza egin ostean, Haizeak urtero antolatzen duen bazkarian berreskuratu ahal izango dituzte indarrak dantza ikastaroko partaideek edo hala nahi dutenek. Sigma jatetxean egingo duten bazkarirako izena eman nahi dutenek Pitxintxu dendara jo besterik ez dute izena ematera. Haizeako bazkideek 26 euro ordaindu beharko dute bazkaria eta 29 euro bazkide ez direnek. Dantza ikastaroko izen ematea ere Pitxintxun egin behar da.