Andrea Arregik jantzi zuen txapela Beasaingo Soinu Zahar Txapelketan

elgoibarren.net 2012ko ots. 28a, 16:48

 
Asteburuan jokatu zen Beasaingo Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan izan dira Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako dantzariak, eta emaitza onak lortu zituzten. Guztien artetik, Andrea Arregik Soinu Zahar Txapelketan lortu zuen garaipena nabarmendu behar da.



 Guztira, 11-15 urte bitarteko hamalau mutil eta hogeita bat neska aritu ziren Beasaingo Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan, eta Elgoibartik sei lagun joan ziren, bi mutil eta lau neska. Hona hemen gure ordezkarien sailkapena: Andrea Arregi (1.), Alaitz Egaña (3.), Leire Astigarraga (6.), Maialen Loiola (7.), Eneko Gonzalez (5.), eta Julen Guillok (7.).
 Datorren zapatuan Ibarrako kiroldegian (16:30)lehiatuko dira gure ordezkariak: Eneko Gonzalez eta Julen Guillo mutiletan, eta nesken sailean berriz, Alaitz Egaña, Saioa Marcos, Andrea Arregi eta Miren Astigarraga.
Lotura duten albisteak:
 
*Argazkia: Ion Lizarralde.