Meka GLHBI ikastetxeko zikloetako ikasleak dira lan-praktikak atzerrian egingo dituztenak, hau da, Automozioa, Administraritza, Galdaragintza, Erizaintza eta Haur Eskola ikasten diharduten 30 ikasle joango dira Alemania, Italia, Polonia, Erresuma Batua, Portugal, Malta edo Balentziara, bertako enpresa eta erakundeetan lan-praktikak egitera.
Batez beste 400 orduko lan praktikak egingo dituzte ikasleok eta azken bi ikasturteetan Mekan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute, hizkuntzaren bat hobetzeko aukeraz gainera. Ikastetxetik jakinarazi dutenez, eskolaz kanpoko ingelesezko klaseak jaso dituzte atzerrira joango diren ikasleek. “Ikasturte hasieratik hona astero lau orduz jaso dituzte dohainik, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren laguntzari esker”.