Espainiako Gobernuak 20.000 euroko kalte ordaina emango dio Otegiri

elgoibarren.net 2012ko mar. 1a, 15:14

 
2003an Erregeari irainak egitea leporatuta Otegiri ezarri zitzaion zigorra "neurrigabea" zela adierazi zuen iaz Europako Giza Eskubideen Auzitegiak, eta Espainiari kalte ordainak emateko agindu zion. Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioak agindu du Otegiri kalte-ordain gisa 20.000 euro pagatzeko, eta datozen orduetan gauzatuko da ordainketa.



  Alberto Ruiz-Gallardon Justiziak ministroak esan du ez duela bat egiten Europako epaiarekin, baina bete egingo duela, "disgustoarekin" bada ere.
Espainiako Auzitegi Gorenak urtebeteko kartzela zigorra ezarri zion Otegiri 2005ean, honek "erregeari irain larria" egiteagatik. Hain zuzen, Guardia Zibilak Auzitegi Nazionalaren aginduz 2003an Euskaldunon Egunkaria itxi ondoren kazetako arduradunek salatutako torturen erantzule izatea leporatu zion Otegik Juan Carlos Borboikoa erregeari.
  Politikariaren adierazpen askatasuna urratzeagatik ipini zion iaz Europak isuna Espainiari, 20.000 eurokoa -eta beste hiru mila ordaintzeko ere agindu zion, epaiketako kostuengatik-. Zigorra "neurrigabea" zela adierazi zuen eta Espainiari kalte ordainak emateko agindu zion.