Egibarrek eta Olanok parte hartuko dute Elgoibarko EGiren aurkezpenean

elgoibarren.net 2012ko mar. 2a, 13:01

Elgoibarko Eusko Gaztedik, EGIk, aro berri bat hasi nahi du eta jendaurrean egingo dute taldearen aurkezpena, zapatu honetan, martxoaren 3an. Joseba Egibar eta Markel Olano politikari jeltzaleek hartuko dute parte aurkezpen-ekitaldian.


 Taldea “indarberritu” eta hemendik aurrera orain arte baino ekintza gehiagotan parte hartu eta ekitaldi gehiago antolatzeko asmoa dutela adierazi dute Elgoibarko EGiko arduradunek. Taldeak dituen asmoen berri emango dute zapatu honetan, Batzokian, egingo duten aurkezpen-ekitaldian. Joseba Egibar eta Markel Olano politikariek hartuko dute parte elgoibartar guztientzat irekia izango den ekitaldian. 12:00etan hasiko da Batzokian. Ondoren, trikipoteoa egingo dute Elgoibarko kaleetan eta, amaitzeko, bazkaria Sigma jatetxean.