•Arnoateko Igoera, zapatuan
Joan den eguenean, Aingeru Guardako egunez, hasi zituzten mendaroarrek Aingeru Guardako jaiak. Arbola sartzearekin hasi zituzten jaiak eta bi meza izan ziren. Nolanahi ere, jaietako egitarauko bi ekintza nagusiak asteburuan izango dira. Zapatuan, esate baterako, II. Arnoateko Igoera jokatuko da. Plaza auzotik irtengo dira korrikalariak, 11:30ean, eta 4,5 kilometroko ibilbidean neurtu beharko dituzte indarrak. Izenemateak bihar egin behar dira, irteera puntuan bertan, proba hasi baino orduerdi aurretik. Iaz egin zuten, estreinakoz, Arnoateko Igoera eta Oier Ariznabarrera durangarrak, Karakateko Igoerako errekorraren jabeak, estreinatu zuen palmaresa.
•Bertso bazkaria, domekan
Etzi, berriz, bertso bazkaria izango da Aizpe gastronomia elkartean, Andoni Egaña eta Sebastian Lizasorekin. Aurrez, baina, meza nagusia izango da Aingeru Guardako ermitan, 12:00etan, eta ondoren, trikitilariez eta herri kirolez gozatzeko aukera izango da han bertan.
∞Lotura duten albisteak:
- Oier Ariznabarretak estreinatu du Arnoateko Igoerako palmaresa (2011-03-09)
- Aingeru Guardako jaien itzulera arrakastatsua (2010-03-08)
- Aingeru Guardako jaia, orain dela hogei urte (2010-03-03)