•3.500 ale eta 16.216 euroko kostua
Besteak beste, Elgoibarko mapa toponimikoa argitaratzeko, Udalak Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan duela argitu zuten atzo eginiko aurkezpen ekitaldian. Guztira, 3.500 ale argitaratu dira, eta Geograma izan da mapa egiteaz arduratu den enpresa. Mapak, guztira, 16.216 euroko kostua izan du, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 10.306 euroko diru-laguntza eman du. Beraz, 5.910 euro inbertitu du Udalak mapa honetan.
Elgoibarko mapa toponimikoa lau ataletan banaturik ageri da: alde batean herriko ortoargazkia eta kaleen planoa, eta beste aldean, mapa toponimikoa eta leku-izenen zerrenda. Informazio horretaz gain, herriko gune interesgarriak ere ageri dira kaleko planoan. Gure herrian administrazioaren, kulturaren, ondarearen, erlijioaren, kirolaren eta hezkuntzaren alorrean dauden gunerik nagusienak jasota daude mapan.
•Maparen banaketa
Udaleko Euskara Saila arduratuko da maparen banaketaz eta ale batzuk baserrietara, eskoletara, euskaltegietara, herriko entitate eta elkarteetara bidaliko ditu. Bestalde, Mapa eskuratu nahi duten herritarrek Udaleko Euskara Sailak Kultur Etxean duen bulegora jo beharko dute, 7:30etatik 15:00etara da. Udalaren Arreta bulegoan ere egongo dira mapak eskura. Gai honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, edota eskaera berezietarako, 943744366 telefono zenbakira deitu behar da, edo mezu bat bidali behar da ondorengo helbide elektronikora: euskara@elgoibar.org. Horretaz gain, Udalaren web gunean (www.elgoibar.org) maparen bertsio digitala ikusteko aukera izango da.

•Hainbat lagunen lankidetzaren fruitua
Mapa osatzeko lanean interesa erakutsi duten guztiak eskertu nahi izan zituzten Udal ordezkariek. “Toponimoen informazioa eman duten herritarrei eta baserritarrei, bereziki, baserri auzoetako alkateei; Pello Arrietari eta Pedro Mª Andonegiri; Morkaiko elkarteari, eta, bereziki, Andoitz Agirregomezkortari eta Aitzol Arriolari; Mauel Olariaga basozainari; Euskaltzaindiko Mikel Gorrotxategiri; bekadunei, Amaiari eta Nereari, toponimoen bilketa egiteagatik eta Geograma enpresako Juan Miguel eta Loreari mapa egiten eskainitako laguntzagatik”.