Taldea “indarberritu” eta hemendik aurrera orain dela urte batzuk taldeak izan zuen "dinamika berreskuratu" nahi dutela adierazi dute Elgoibarko EGiko arduradunek. Taldeak hasi duen aro berrian Maialen Gurrutxaga eta Asier Atorrasagasti arduratuko dira taldea gidatzeaz. Lehen lana taldea osatzen duten kideen arteko hartu-emanak sendotzea izango dela adierazi dute.
Aurkezpenean Markel Olano, Joseba Egibar eta Eneko Goia politikari jeltzaleen babesa jaso zuten gazte elgoibartarrek. Batzokian haien hitzak entzun eta gero Narbaiza eta Laja trikituilarien laguntzarekin trikipoteoa egin zuten herriko kaleetan eta bazkari batekin osatu zituzten aurkezpenerako prestatutako ekitaldiak.