Eneritz Sein izan zen 23. Lilatoi lasterketa herrikoiko korrikalari azkarrena 18:05 minutuko denborarekin. Lehen elgoibartarra, berriz, Pilar Arriola (ondoko argazkian) izan zen (21:45), eta sailkapen nagusiko 34. postuan sailkatu zen. Virginia Santamarta izan zen lehen mendaroarra eta 25:20 minutu behar izan zituen bost kilometroko ibilbidea osatzeko. Inoiz baino parte hartze handiagoa izan du aurtengo Lilatoiak. Guztira 2.104 korrikalarik amaitu zuten proba eta baita 67 patinatzailek ere.
Donostiako Koordinakunde Feministak sortu zuen Lilatoia, duela hogeita hiru urte. Orain bi urte, Emakunde saria jaso zuen Lilatoiak, kirolean emakumezkoaren parte-hartzea sustatzen duelako eta, hala, haiek elkartzeko indar egiten duelako.
- Sailkapenak: elgoibartarren eta mendaroarren sailkapenak (kirolprobak.com)
- Argazki eta bideoak
•Bideoa (eitb.com)