Eibarko duatloia, gainera, Gipuzkoako Duatloi Sprint Txapelketa ere bazen. Hortaz, iaz lortutako titulua errepikatu du atleta elgoibartarrak. Izan ere, iazko proban, -Radka Vodickova txekiarraren atzetik-, bigarren egitea lortu zuen Lendinezek, eta, hortaz, bera izan zen lehen gipuzkoarra. Aurten iazkoa hobetzea lortu du. Denboraldi honetan parte hartzen zuen estreinako proban lortu du, gainera, garaipena. Joan zen urteko abenduan Zarauzko bikoteen krosa egin zuenetik lehiatu gabe zegoen arren, Eibarko duatloian parte hartu zuten 14 emakumezkoen artean azkarrena izatea lortu zuen Lendinezek. Parte hartzaile guztiek 5 kilometro korrika, 25 kilometro bizikletan eta beste 2,5 kilometro korrika egin zituzten.
•Bizikletako proban indartsuena
Nerea Etxeberriari zion beldurrik handiena Lendinezek, “korrika oso fin dabil-eta”, eta halaxe erakutsi zuen lehen zatian, 50 segundoko aldea atera baitzion elgoibartarrari. Lendinez, ordea, bizikletan moldatzen da hobekien, eta galdutako aldea berreskuratzeaz gain, aurkariekin zuen tartea handitu zuen bizikletaz egin beharreko 25 kilometroetan. Korrikako azken proban aldea mantendu eta helmugan bi minututik gorako tartea atera zien Leire Etxezarretari eta Nerea Etxeberriari, bigarren eta hirugarren sailkatuei.
Eibarren irabazitako 300 puntuei esker, Euskadi-Nafarroa Duatloi zirkuituko 15. postuan sailkatuta dago une honetan Ainhoa Lendinez.
•Gizonezkoetan maila handia
Lendinezez gain, beste hiru elgoibartarrek parte hartu zuten Eibarko duatloian: Jose Antonio Ruizek (1:05:44), Jon Agirrebeñak (1:07:15) eta Javi Fernandezek (1:10:28). Gizonezkoen proban denbora oso onak lortu zituzten aurrenekoek, parte hartzaileen mailaren erakusgarri.

- Informazio osoagoa eta argazki gehiago: Urgazi Triatloi taldearen blogean
- Eibarko Duatloiko sailkapen osoa (PDF)
•Denboraldiko helburuak
Bestalde, mendiko lasterketaren bat probatzea ere gustatuko litzaioke. Karakateko igoera probatu eta gero mendiko lasterketek "harrapatu" egin dutela dio eta joan zen domekan Azpeitian egin zen Zuzenien mendi lasterketa bertatik bertara ezagutzen izan ostean, ez parte izanaren pena duela aitortu du.