Elgoibar Ikastolaren webgunean jarri dituzte igo daitezkeen 50 mendien izenak. Parte hartzeko zerrendako gailur bat aukeratu, data zehaztu eta urte bat aukeratzea nahikoa da. Ondoren, mezu bat bidali behar da 50urteurrena@elgoibarikastola.net helbidera, arduradun guztiak jakinaren gainean egon daitezen. Izen-ematea bakarka edo taldeka egin daiteke, izan ere, gailur bakoitzean ahalik eta jende gehien batzea baita antolatzaileen beste helburuetako bat. “Ekimen honen bitartez, pausoz pauso, ahaleginez ahalegin eta elkarlanean, gailur bakoitzean ateratako argazkiak urte guzti hauetako lan onaren isla izan dadila nahi dugu”, adierazi dute ekimenaren sustatzaileek.
•Zailtasunak gainditzeko erronka
50. urteurreneko ekintzen barruan antolatutako egitasmo honen arduradunek mendia zailtasunekin lotu dute. Euren esanetan, jendea bildu egiten da “bideko zailtasunak gainditu eta mendira igotzeko”, eta, Ikastolaren 50 urteko ibilbidearekin parekatu dute zailtasunak elkarri lagunduz gainditzeko nahi hori. “Horrela egin dugu azken 50 urteotan eta aurrerantzean ere bide beretik jarraitu nahi genuke”, azaldu dute.
•Lotura duten albisteak:
- Gabon Zahar Egunean hasiko dira Ikastolaren 50. urteurreneko ospakizunak (2011-12-22)
- Ikastola, zigilu erakusketako protagonista (2012-01-16)