Hainbat lagun batu ziren emakumeen eskubideen aldeko elkarretaratzean

elgoibarren.net 2012ko mar. 9a, 16:42

Orain artean emakumeen eskubideen alde lortutakoa ospatzeko ez ezik, egungo egoera salatzeko asmoarekin elkarretaratzea egin zuten atzo, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira prestatutako ekintzen barruan, Plaza Handian (ondoko argazkian). Gaur iluntzean, berriz, emakumeek sortutako, zuzendutako, antzeztutako eta argiztatutako antzezlana ikusteko aukera izango da Herriko Antzokian, eta dohainik gainera.


 Emakumeek sortutako, zuzendutako, antzeztutako eta argiztatutako lana da gaur iluntzean Herriko Antzokian aurkeztuko dutena. Antzezlan dibertigarria ez ezik, hausnarketarako aukera ere eskaintzen du Como como coco me descoco poco izeneko antzezlanak. Antzerki bizi eta azkar honekin egunerokotasuna dramatikoa zein barregarria izan daitekeela erakutsiko dute Quemadura Teatro konpainiako antzezleek. 20:30ean hasiko da eta Kutxaren Gizarte Ekintzak babesten duenez, doan izango da.