Pilotaren jaiarekin bat egin nahirik, egun eguzkitsua egin zuen zapatuan eta Plaza Handian jokatu ahal izan zituzten Pilota Egunerako aurreikusitako partida guztiak. 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutilen arteko 16 partida jokatu zituzten eta, aurrekoez gain, pilotan dabiltzan ikasle ohiek ere jokatu zuten partida bat. Jonatan Garatek eta Haritz Arribillagak 16 eta 13 irabazi zieten Iker Txurruka eta Asier Lizarralderi. Orotara, hortaz, 68 pilotari aritu ziren lehian. Euren jokoa ikustera eta animoak ematera joandako familia eta lagun ugari batu zen Plaza Handiko frontoi zaharraren bueltan.
- Ikus hemen: Partiduen emaitzak (PDF)
Pilotari gaztetxoek griña handia erakutsi zuten eta tanto ikusgarriren bat edo beste ere bai tartean. Etorkizunean, nork daki?, sari banaketan parte hartu zuten Aitor Mendizabal, Kepa Peñagarikano edo Aritz Laskurain pilotari profesionalen lekua hartuko du zapatuan Plaza Handiko frontoian ibili ziren pilotari gaztetxoetako batek. Denborak esango du.
•Argazkiak: