Finalaurreko norgehiagokan Mancebok eta Etxeberriak 25 eta 22 hartu zituzten mendean Eibartarrak taldeko Tueros eta Urain bikotea. Hala, Bigarren Mailako Gomazko Paletako Gipuzkoako Udaberri Txapelketako finala jokatzeko sailkatzea lortu du Lagunak Pilota Eskolako bikote elgoibartarrak.
Iaz ere lortu zuten finalera ailegatzea, baina ezin izan zuten txapela buru gainean jantzi. Aurten denboraldi aparta egiten dihardute, txapelketako lehen partida galdu eta gero garaipenak besterik ez dituzte pilatu, eta sasoi on hori baliatu nahi dute txapela etxera eramateko.
Finala Errenteriako Fanderia pilotalekuan jokatuko dute, datorren barixakuan (martxoak 16), 19:30etik aurrera. Goierri taldeko Alvarez eta Ballina izango dituzte aurkari elgoibartarrek.