Aste Santurako Atxutxiamaikak prestatu dituen Txokoetan parte hartzeko 42 euro ordaindu behar dira, (Elgoibarko Izarrako bazkideek, 38 euro), eta nahi duenak, goiz txoko zerbitzuan izena emateko aukera ere izango du.
Era berean, LH3tik LH6ra bitarteko ikasleentzako Zarautzera egonaldia prestatu dute, apirilaren 10etik 13ra. Surf ikastaroa, jolasak eta irteerak egingo dituzte, besteak beste. Egonaldi horren prezioa 83 eurokoa da, (Elgoibarko Izarrako bazkideek, 75 euro). Irteera horretarako plazak bete dira dagoeneko, eta Elgoibarko Izarrako bazkideentzako gorde dute lekua. Itxaron zerrendan sartzeko deitu edo email bat idatzi; 943 74 16 26 / atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.com
Batean zein bestean izena emateko azken eguna martxoaren 23a izango da. Interesatuek, 943 741 626 telefonora deitu dezakete informazio gehiago eskuratzeko.
Batean zein bestean izena emateko azken eguna martxoaren 23a izango da. Interesatuek, 943 741 626 telefonora deitu dezakete informazio gehiago eskuratzeko.
- Iturria: elgoibarkoizarra.com