Kirol Campusean izena emateko epea martxoaren 23an amaitzen da

elgoibarren.net 2012ko mar. 13a, 11:41

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak aurten ere Kirol Campusa antolatuko du Aste Santurako: Apirilaren 2tik 4ra eta 10etik 13ra. Zazpi egun horietan, 9:30etatik 12:30etara, kirol desberdinak egiteko aukera izango dute partaideek. Interesatuek kiroldegian eman dezakete izena, martxoaren 23a baino lehen.



 1999tik 2005. urtera bitartean jaiotako umeen parte hartu ahal izango dute Aste Santuko IV. Kirol Campusean. Egun horietan hainbat kirol praktikatzeko aukera izango dute umeek, besteak beste, Mintxetako atletismo, padel eta tenis pistak, futbol zelaiak; eta, Olaizaga kiroldegiko kantxa eta Ikastolako frontoia erabiliko dituzte futbola, saskibaloia, tenisa, padela, atletismoa eta beste zenbait kiroletan jarduteko.
 Udal Kirol Patronatuko bazkideek 49 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek, 54 euro. Aurrez aipatu moduan, interesatuek Olaizaga kiroldegian bertan eman dezakete izena, martxoaren 23a baino lehen.
 
*Argazkia: elgoibar.org