Negozio eredua, lan baldintzak, kalitatea, lehiakortasuna, ikerketa eta elkarlana dira sektorearen etorkizunerako gakoak, eta, diagnostikoa abiapuntu moduan hartuta, erakundeei hausnarketa mahai bateratuak osatzeko dei egin diete herri ekimeneko euskarazko 48 hedabideek (ikus zerrenda) atzo egin zuten agerraldi publikoan. Topaguneko Jasone Mendizabal, Berria Taldeko Joanmari Larrarte eta Argiako Xabier Letona izan ziren prentsaurrekoa aurkeztu zutenak (goiko argazkian).
•Indarrak batzeko premia areagotu
"Hedabideek garai zailak bizi dituzte mundu osoan, aldaketa teknologikoak eta krisi ekonomikoak eraginda. Indarrak batzeko premia areagotu du", azaldu zuten prentsaurrekoan. Euskararen garapenean eta hiztun komunitatean euskal hedabideek duten funtzio garrantzitsua azpimarratu zuen Mendizabalek, eta lagundu ezean, hedabideok duten egoera okertu egingo dela gaineratu zuen. Azken urteotan itxi diren euskarazko hedabideak aipatuz: Ttipi-Ttapa Telebista, Geu Gasteiz, Txaparro, Esan-Erran Irratia eta Nabarra, besteak beste.
Sektore ekonomiko gisa ere pisua duen taldea dela nabarmendu dute: 450.000 lagunek jarraitzen ditu hedabideok, 100 komunikabide baino gehiago dira, eta guztira 600 langiletik gora ari dira hauetan lanean.
•Bost desafio
Bestalde, bost puntutan laburbildu zituzten sektoreak etorkizunean izango dituen erronka nagusiak. Lehentasunen artean dituzte hauek:
- Euskarazko hedabideek behatoki bat sortzea.
- Diru laguntzak hitzarmen bidez jasotzea.
- Sektoreko langileen lan baldintzak hobetzea.
- Ikerketan, kalitatean eta lehiakortasunean urratsak egitea.
- Euren arteko elkarlana sustatzea.
- Herri ekimeneko euskal hedabideen prentsa oharra osorik
•BIDEOA: Berria.info-k zuzenean eman zuen agerraldia eta hemen osorik ikus daiteke.
Video streaming by Ustream
∞Lotura duten albisteak:
- Euskarazko hedabide ez publikoek iritzi publikoari (2011-05-18)
- Euskarazko hedabideek politika berriak eskatu dizkiete erakundeei (2011-02-15)
- Editoriala: "Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua" (2011-02-01)