Batez ere ska eta punk estiloak batzen ditu Itziarren Semeak taldeak bere kantuetan, baina beraien kantuak ez ezik, bertsioak ere sortu ditu talde mungiarrak. Besteak beste, Radikal’s eta Bilbi night kantuak Kaliforniako Rancid talderen bertsio bi dira. Aurrekoez gain, Aulki hutsak kantuak Ainara Ladron gazte elgoibartarraren kartzelatzea dauka oinarrian. Azken lanaz eta euren ibilbideaz berba egin dugu Manex Altuna taldeko gitarra jolearekin (ondoko argazkian) Gazte Asanbladak antolatutako kontzertuaren bezperan.
•Itziarren semea hori duk mutila… Zuen izena nondik datorren ez dago galdetu beharrik, ezta?
Umetako kontuak dira; gure ama -Ibon abeslaria eta ni anaiak gara eta- Pantxoa eta Peioren jarraitzailea zen eta kotxean Itziarren semea abestia kantatzen joaten ginen beti.
•Eta zergatik izen hori taldeari?
Musika taldea gure ideiak aldarrikatzeko sortu genuen, eta tamalez gaur egun ere tortura kasuak gertatzen dira komisaldegietan, eta hori salatu nahi genuen izenarekin.
•Koadrodun alkandora, maoizko prakak eta espartinak jantzita agertzen zarete eszenatokian. Nondik egin duzue ihes?
Modernoen artean orain modan dauden arren gu izan ginen koadrodun alkandorak berriz modan jarri zituztenak! kar-kar-kar. Maoizko prakek eta alpargatek uda sasoia eta kostaldeko herrietako festak ekartzen dizkigute gogora.
•Basque of Brixton izeneko diska berrian, baina, itxura-aldatuta zatozte. Gangsterrak dirudizue ia-ia. Musikan ere nabari da aldaketa?
EParen izenburuak The Clash taldeari egiten dio erreferentzia. Brixton auzoko beltzei bezala, euskaldunoi ere gure eskubideak zapaltzen dizkigutela irudikatu nahi genuen. Horregatik Kaliforniako pantera beltzen gisan jantzi gara ukabila altxatuta. Aldi berean, gaur egungo krisi ekonomikoa eta langileen kaleratzeak kokatu nahi genituen testuinguruan eta leku aproposa aurkitu genuen argazkia ateratzeko. Musikalki ere eman dugu pausu berri bat: teklatu bat sartu baitugu taldean, eta beste doinu bat eman nahi izan diegu kantuei. Poesia bat sartzen ere ausatu gara; nork esango liguke guri hori, ensaiatzen hasi ginenean!
•Bizkaiko golfo izatetik pantera beltz izatera. Seriotu egin zarete laugarren lanarekin?
Lehen kontzertuetan jotzen genuen Eskorbutoren kantak zioen bezala Somos los mismos que cuando empezamos. Berdin berdinak izaten jarraitzen dugu, eta, gure umorea eta bizitzari begiratzeko gure ikuspuntua ez dira aldatu. Egia da, baina, azken urtean taldea gero eta serioago hartu dugula. Honek guretzat afizio bat izaten jarraitzen du; ez gara-eta musikatik bizi, baina gero eta ordu gehiago ematen ditugu kontzertuak eta grabaketak prestatzen.
•Lehenago ere jo izan duzue Elgoibarren. Ez zarete hemengo publikoarekin aspertzen?
Aspertu baino... ez ditugu inoiz ahaztuko! Orain bi urte kontzertu bat emateko deitu ziguten Gaztetxetik, eta astebete arinago etorri ginen Elgoibarrera data esaterakoan nahastu egin zirelako. Umorez hartu genuen gertatutakoa, eta horrek harreman bat sortu zuen gure artean. Gainera kontzertua eman genuenean bertsolari espontaneo bat igo zitzaigun taula gainera eta primeran pasatu genuen. Oso ondo tratatu izan gaituzte beti, eta horregatik, bueltatzeko gogoa geneukan.
•Deitu badizuete, elgoibartarrak ere aspertzen ez diren seinale. Nola lortzen duzue hori? Zer eskainiko duzue bihar Gaztetxean?
Hasieratik garbi izan dugu gure kantuekin zerbait kontatu behar genuela. Euskal Herrian bizi dugun egoera islatzen dugu. Gureak gorroto eta maitasun kantak dira, eta uste dut horrek jendearengana heltzea ahalbidetzen duela.
Aldi berean, kontzertu batera hurbiltzen denari zerbait sentiarazi behar zaiola uste dut. Giro ona sortzea da gure helburua: gerriak astintzen jartzea, eta dantzatzeko eta gozatzeko kontzertuak festa bat bilakatzea.
•Diska berriko sarrerako kantuak badu, gainera, Elgoibarrekin loturaren bat.
HankaHutsik taldea ezagutu genuenean txundituta geratu ginen, eta Ainhoa Mendibili poesiak idazteko eskatu genion. Aulki hutsak kantuak Ainara Ladron gazte elgoibartarraren kartzelatzea dauka oinarrian. Atxilotu zutenean herrian, etxean, lagunen artean edo gazte asanbladan utzitako hutsuneaz egiten du berba testuak.

•Atera mingaina bizitzari dio Mendibilek egindako beste kantuak. Eman bizitzari mingaina ateratzeko arrazoi bi.
Mingainarekin asko gozatu daiteke, eta jasotzen ditugun kolpeei aurre egiteko jarrera aproposena da.
•Bizitzaz bi hitz izena dauka lan berriko kantu batek. Bizitzaz bi hitz?
Maitasuna eta askatasuna. Maite duzun horregatik borrokatzea aske izateko.
•IRAko Bobby Sands-en omenezko kantuan bere hitzak aipatzen dituzue. Gure haurren irribarrea, zeren mendekua?
Herri honen askatasuna heltzen denean, bidean gelditu diren borrokalarien eta sufritu behar izan duten guztien garaipena iritsikoda.
•Ezin ahaztu zuen kantu ezagunenetako bat. Bere izena da… Mirentxu Patxaran, Nor da bera?
Patxaran zaporearekin sorgintzen duen Euskal Herriko neska borrokalari bat.
•Doctor Deseoko Francisekin batera grabatu duzue Gau Luzeak kantua. Zuen gauak horren Franciskanoak izan ohi dira beti?
Luzatzen direnean gustura zaudenaren seinale. Baina ez gara sexuaz hitzegiten ari... ala bai?
•Eta noiz arte luzatuko duzue biharko gaua?
Gaztetxean sortzen den giroak esango du. Gu beti gaude ondo pasatzeko prest eta asmo horrekin etorriko gara. Aurrekoetan etorri garenean jende ugari egon da, eta giro hura errepikatzea espero dugu. Gauak eta konpainiak erabakiko du hori.

- myspace.com/itziarrensemeak
- itziarrensemeak.com
- facebook.com/itziarrensemeak
- elgoibarkogazteasanblada.blogspot.com