Usurbil eta Mallabiko bertso afariak, Uxue Alberdiren iritziekin, 'Hitzetik Hortzera'n

elgoibarren.net 2012ko mar. 16a, 14:35

Usurbilgo Artzabal jatetxe ireki berrian primerako bertso afaria egin zuten martxoaren 8koa ospatzeko. Onintza Enbeitak, Ainhoa Agirreazaldegik eta Uxue Alberdik jarri zuten han festarako eta gogoetarako gaia. Uxue Alberdi bera izango da Hitzetik Hortzera saioko platoan Jon Artanorekin Usurbilen kantatutakoez eta beste kontu batzuei buruz berba egiteko.


1706638437635 Usurbil eta Mallabiko bertso afariak, Uxue Alberdiren iritziekin, 'Hitzetik Hortzera'n

Programako beste ardatza Mallabiko Izar Gorri elkartean, Beñat Ugartetxea gai-emaile zutela, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia goierritarrek egindako saioa izango dela aurreratu dute saioko arduradunek. Zuri-beltzekoan Lazkao Txiki eta Zappingean Zeberio anaiak Ataunen 2002an; Nikolas puntu jartzen eta Xabier erantzuten. Gainera Arabako Koadrila arteko txapelketako finalerdien laburpena ere emango dute.
  • Hitzetik Hortzera: Zapatu bazkalostean, Gaur Egunen ondoren, ETB-1en, eta ondoren ikusgai eitb.com/nahieran-en.