IMH eta Meka institutuen eskaintza ezagutzera emateko gurasoentzako saioarekin hasiko dira, hortaz, Lanbide Heziketaren III. Jardunaldiak, eguazten honetan, Arreiturre Institutuko areto nagusian egingo duten bilera informatiboarekin, 19:00etan. Bereziki, batxilergoko bigarren mailako ikasleei eta hauen gurasoei zuzenduta egongo da estreinako saioa. IMH eta Meka ikastetxeak hurbilagotik ezagutzeko aukera izango dute gurasoek eta seme-alaben lan etorkizunerako eskaintzen dituzten aukerei buruzko argibideak jasoko dituzte.
Udaleko arduradunen ustetan, lanbide heziketak Elgoibarren duen eskaintzaren berri izateko, garrantzitsua da gurasoen partaidetza. Hori dela-eta, parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi die gurasoei.
•Ikastetxeekin harremanetan jartzeko
Informazio osoagoa eskuratu nahi duenak Makina Erremintaren Institutuarekin (posta elektronikoa: amaia@imh.es / Tel.: 943 74 41 32) edo Meka Lanbide Heziketako Institutuarekin (posta elektronikoa: marketin@meka-elgoibar.net/Tel.: 943 74 83 97) harremanetan jar daiteke.
∞Lotura duten albisteak: