Pala txapelketako finala galdu dute Mancebok eta Etxeberriak

elgoibarren.net 2012ko mar. 19a, 14:33

 
Udaberri Sariko gomazko paletako finalak jokatu ziren, joan den barixakuan, Errenteriako Fanderia pilotalekuan. Lagunak Pilota Eskolako Mancebo eta Etxeberria bikoteak jokatu zuen nagusien Bigarren Mailako finala, baina ezin izan zieten Goierri taldeko pilotariei irabazi.



1706638436910 Pala txapelketako finala galdu dute Mancebok eta Etxeberriak

 
Udaberri Sariko finalean, Alvarez eta Ballina Goierri taldeko pilotariek 25 eta 18 irabazi zieten Eulogio Mancebo eta Andoni Etxeberria elgoibartarrek osatutako bikoteari. Honenbestez, Lagunak taldeko pilotariek bigarren urtez jarraian galdu dute Udaberri Sariko finala, iaz ere finaleraino ailegatu ziren-eta. Azken bi urteetan hiru final jokatu dituzten arren, lana errematatzea falta zaie Mancebori eta Etxeberriari. Ez dute baina ahaleginean etsitzeko asmorik. Finalen bat jokatzeko aukera duten hurrengoan etxera txapelarekin itzuliko direla adierazi dute.