•Delitu eta gizarte bazterketa ekiditea adin txikiko eta gazteen artean
Arrats Elkarteko adituek gurasoei, tutoreei, gizarte ekintzan lan egiten dutenei, irakasleei eta gazteekin lan egiten duten edonori zuzendutako hitzaldia eskainiko dute eguenean, 18:30etik 19:30era, Elgoibarko IMHn. Antolatzaileen berbetan, “adin txikikoek eta gazteek ez dituzte legeak ezagutzen, baina horrek ez du esan nahi bete behar ez dituztenik. Batzuetan ez dira egiten dutenaz jabetzen eta ez dituzte ezagutzen zenbait ekintzak izan ditzaketen erantzukizunak. Adin txikikoak direla-eta zigorrik jasoko ez dutela ere uste dute askok. Horregatik, adin txikikoen guraso eta tutoreek zebait ekintzak izan ditzaketen ondorioei buruzko informazioa izatea guztiz beharrezkoa dela uste dugu”.

Informazio osoagoa: zerikasi.com
•Elikagai ohiturak
Elika, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren eskutik, elikagai ohituren inguruko hitzaldia antolatu du Zerikasik eguenerako. Elikagaien segurtasuna, elikagai osasuntsuak zein diren, erosketak nola egin eta elikagaien inguruan zabaldu diren mitorik ezagunenak aztertuko dituzte hitzaldian. Mendaroko udaletxean izango da, 10:00etatik 11:30era bitartean.

- Hitzaldi batean zein bestean parte hartzeko derrigorrezkoa da aurrez izena ematea. Telefonoz 943 744 132 (Leire Alberdi) - Eposta: "zerikasi[abildua]imh.es"