Otsailean erre zen emakumeen sauna berrituta eta erabiltzeko moduan dago

elgoibarren.net 2012ko mar. 20a, 15:19

 
Olaizaga kiroldegiko emakumeen sauna, bezero baten zuhurtziarik ezaren ondorioz, erre zen joan den otsail hasieran. Udal Kirol Patronatuko arduradunek jakinarazitakoaren arabera, amaitu dira sauna konpontzeko lanak eta gaurtik aurrera erabiltzeko moduan dago.



 Suteak eragindako kalteak ikusi eta aztertu ostean, sauna berria martxo hasierarako prest egongo zela aurreikusi zuten Udal Kirol Patronatuko arduradunek. Honenbestez, “epeak bete” direla nbarmenduz, sauna erabiltzeko prest dagoela adierazi dute. Ondorengo argazkietan ikus daiteke sauna berriak daukan itxura:

1706638435634 Otsailean erre zen emakumeen sauna berrituta eta erabiltzeko moduan dago

1706638435739 Otsailean erre zen emakumeen sauna berrituta eta erabiltzeko moduan dago

 
Lotura duten albisteak:
 
*Argazkiak: Udal Kirol Patronatua.