Senideek egin diote harrera, eta ordubete inguru eman diote tanatorioan amari azken agurra esateko. Azken asteak Donostiako Martuteneko espetxean egin ditu Juan Mari Mendizabalek amaren gaixotasuna zela-eta, baina berriro ere Burgoseko espetxera eraman dute.
ETAko aparatu politikoaren kontrako sumarioan, 18/98 sumarioan, Auzitegi Nazionalak zigortutako 47 lagunetako bat da Joan Mari Mendizabal. 2007ko azaroaren 30ean atxilotu zuten Mendizabal eta Auzitegi Nazionalak ezarri zion 13 urteko espetxe zigorra arindu zion gero Auzitegi Gorenak, 2009an kaleratutako epaian. Gorenaren arabera, akusatu batzuk “zuzendari” gisa aritu ziren eta beste batzuk ETAko kide gisa. Azken multzo horretan sartu zuten Juan Mari Mendizabal.
∞ Lotura duten albisteak:
- Gorenak kartzela zigorra arindu dio Juan Mari Mendizabali (2009-05-27)
- Juan Mari Mendizabal berriz atxilotu du Guardia Zibilak (2009-04-30 elgoiBARREN.net)
- Juan Mari Mendizabali ongi-etorria egin zioten ezker abertzaleko kideek (2008-07-14 elgoiBARREN.net)
- Behin behineko askatasuna Juan Mari Mendizabalentzat (2008-06-20 elgoiBARREN.net)
- 13 urteko kartzela zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak Mendizabali (2007-12-19 elgoiBARREN.net)
- Juan Mari Mendizabal atxilotu dute (2007-11-30 elgoiBARREN.net)
- 18/98+ makroprozesuari buruzko hitzaldia (Elgoibar 2006-09-22)
*Argazkiak: Soarte.