Barixaku gaua Pont d’Espagnen (Frantzia) igaro ostean, Petit Vignemale gailurra (3.032m) egiteko aukera izan zuten lehen egunean. “Goialdean laino itxia eta izotza izan genuen arren, taldearen erdiak baino gehiagok tontorrera iristea lortu genuen”, adierazi dute antolatzaileek.
Domekan, berriz, Oulettes de Gaubeko aterpetxean gaua pasa eta gero, lehenengo eguzki izpiekin abiatu ziren Ouletteseko lepora bidean (2.606m), bertatik Ara ibaiaren sorburura jaisten diren maldetako “elur paregabeaz” gozatzeko, eta beste behin igoera bati ekiteko, kasu honetan, Arratilleko leporantz (2.528m). Handik, 1.000 metroko desnibela jaitsi behar izan zuten eskiatzen, Arratilleko haranean zehar lehenik eta Marcadauko haranetan zehar ondoren, berriz ere Pont d’Espagnera itzultzeko. (ikus asteburuko ibilbide guztia).
“Astebukaera paregabea” igaro ostean “oso pozik” itzuli direla denak nabarmendu dute Morkaikoko kideek.
- Morkaikoren webgunean ikus dezakezue eski irteeraren kronika osoa.
•Bideoa: (Iñigo Larizek eginiko bideoa)
{youtube}Y9vlp_FEY-o{/youtube}