Bildu Elgoibar koalizioko zazpi zinegotziek lan erreforma berria salatu dute prentsaurrekoan. Bildukoen esanetan, lan erreforma berriarekin kaleratzeko unean langileak dituen eskubideak "muturreraino" murriztu dira, joan den mendeko baldintzetara itzuliz. “Mariano Rajoyren taldeak doako kaleratze askea berrezarri du kontratuko lehen hamabi hilabeteetarako, ia enpresa guztiek, % 99,23k zehazkiago, erabili ahal izango dutena. Hori gutxi balitz, Erresumako Gobernuak beste pizgarri bat eman nahi izan die enpresaburuei kontratu berri horren harira, kontratu hori indartzeko hobariak emango baititu. Ildo beretik, gainerako kontratuak ere murriztu egin dira, urte bakoitzeko 45 eguneko kalte-ordaina desagertu egin baita, urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordaineko kaleratzea orokortzearekin batera”.
•Langileen baldintzak “nahieran” aldatzeko eskubidea
Aurrekoez gain, erreformak negoziazio kolektiboaren bidez lortutako guztia "ezerezean" lagatzen duela salatu dute, eta enpresaburuek langileen baldintzak “nahieran” aldatzeko eskubidea ematen duela adierazi dute, “ordutegia, kokapen geografikoa edota soldata aldatuz”. Era berean, erreformak gazteei eraso egiten diela esan dute. “Gazteentzako prestakuntza-kontratua 33 urtera arte luzatuko du erreformak, 481€-ko soldatarekin, eta, bestetik, enpresei gizarte-kotizazioak barkatuko dizkie”.
•Lan harremanen Euskal Esparrua
Espainiako Gobernuari lan erreforma lehenbailehen indargabetzeko eskaera egin diote. Horrekin batera, lan harremanen Euskal Esparrua indarrean jartzea eskatu dute, “lan-merkatua arautu behar duten legeak erabakitzeko aukera euskal herritarroi emango diguna”. Azkenik, Euskal Herriko legebiltzarkide hautetsiei kongresuan eta senatuan lan-erreformaren aurkako botoa ematea eskatu dute.

∞Lotura duten albisteak:
- Bilduk ez du lan erreforma aplikatuko kontrolatzen dituen erakundeetan (eitb.com)
- Bilduren erakundeek ez dute lan erreforma baliatuko (berria.info)
- Muñoz: “Antolakuntza eta mobilizazioa beste biderik ez dugu lan erreformari aurre egiteko (ela-sindikatua.org)
- 2012ko Lan Errefgoprmari buruzko LAB sindikatuaren txostena
- Confebask-ek Lan Erreforma aurrerapen garrantzitsutzat baloratzen du