Zuzendariaren esanetan, bere estreinako filma “ez da moldaketa tradizional bat. Zinemako narrazioak ez du zerikusirik literaturarekin. Funtsezkoa irudiekin eta begiradekin kontatzen dena da” azaldu zion guaixe.net atariari. Atxagaren nobeletan leku berezia duen Mintzoa pantailara egokitzeko ahaleginean, “ez ohiko filma” egin du, “elkarrizketa urriengatik (14 minutu), isiltasun handiengatik, estilo eta forma bereziagatik, aktoreen lehortasunagatik…”. Filmerako propio aukeratutako “euskara batu garbia” ere azpimarratu zuen.
•Filmaren trailerra:
{vimeo}28047458{/vimeo}