David Mk eta Khris Rios DJ elgoibartarrek Japonian barrena bira bat egingo dute

elgoibarren.net 2012ko mar. 22a, 15:29

 
David MK eta Khris Rios DJ elgoibartarrek apirilaren 2an ekingo diote Japonian barrena egingo duten birari, eta besteak beste, Tokioko eta munduko bi dantzaleku ezagunenetan jardungo dute musika elektronikoa jartzen. (bideoa dauka)

 
 


  Birako lehenengo egunean Club Asian arituko dira, Ruby Room salan bigarrengoan, eta, azkenik, Bonobo tabernan apirilaren 5ean. Musika elektronikoaren alorrean dauden munduko aretorik garrantzitsuenetarikoak dira horietako batzuk, bi DJ elgoibartarren berbetan. Gainera, Japonia dela munduko bigarren musika merkatu garrantzitsuena nabarmendu dute. Japonicus musika sustatzaileari esker egingo dute Japoniako bira eta aspalditik zuten "ametsa" beteko dutela adierazi dute.

Gazte beteranoak
 David MK eta Khris Rios gazteak dira oraindik, baina esperientzia handikoak DJ lanetan, orain dela hamabost urte hasi ziren-eta. Gaur egun, Euskal Herriko bi dantzaleku ezagunetako DJak dira. David MK Bergarako New Guass aretokoa, eta Khris Rios Itziarko txitxarro aretokoa. Horrez gain, Internetez ere entzun daiteke beraiek sortutako musika.
2011ko DJ Gaua Elgoibarren
 Joan zen urteko San Bartolome jaietan, Maalako parkean egin zen DJ Gauan parte hartu zuten David MK eta Khris Rios DJek. Honako bideoan ikus ditzakezue akzioan. Honako bideoan, berriz, Ermuko elektrojaian ageri dira.
{youtube}Lx3fkD923k4&feature=player_embedded{/youtube}