Martxoaren 21ean ospatu zen Basoen Egunaren harira ospatu dute gaur Zuhaitz Eguna Elgoibarko 100 neska-mutil inguruk. Basoek eta zuhaitzek duten garrantziaren jabe egin daitezen Elgoibarko Udalak eta Debegesak elkarlanean antolatu duten saioan 40 zuhaitz landatu dituzte guztira: 20 urki eta 20 gereziondo, Albitxuriko industriagunera bidean. Atxurrak eskuan hartuta ibili dira ikasleak zuhaitzak landatzen, irakasleen eta Udaleko langileen laguntzarekin.
Aurreko urteetan haritza eta lizarra landatu dituzte ingurune berean, aurten, aldiz, urkia eta gereziondoa landatu dituzte, bertako espezieak dituen baso bat osatzeko asmoz. Antzina halako basoak zirela nagusi gure lurraldean nabarmendu dute antolatzaileek.
•Basoen garrantzia ingurumenean
Basoek ingurunean duten garrantzia nabarmendu dute antolatzaileek, “CO2-a xurgatzen dute eta gure aire kutsatua garbitu. Horrez gain, animalia askoren bizitoki eta babesleku dira”. Gizakiok, zoritxarrez, gutxika-gutxika bertako basoak; hariztiak, artadiak eta pagadiak, besteak beste, “suntsitu” ditugula ere kontatu diete ikastetxeetako arduradunek ikasle gazteei, haien kontzientzietan eragin nahirik. Era berean, denboran atzera eginez, orain dela milaka urteko paisaia ikusteko aukera izango bagenu, “amaierarik ez duten baso zailak” ikusiko genituzkeela azaldu diete.

Basoak suntsitzea, baina, ez da gaur goizeko kontua, eta gizakiak eta basoen arteko hartu-emana nolakoa izan den azken mende hauetan azaldu dute. Lehendabizi, artzainak hasi ziren larreak sortzeko zabalguneak irekitzen. Gero, inguru egokienak nekazal lur bihurtu zituzten laborariek. Eraikuntzak indarra hartu ahala, egurra behar zutenez, zuhaitzak mozten hasi zen gero gizakia, eta garapenak aurrera egin ahala, gero eta handiagoa zen energia beharra asetzeko, ikazkinak hasi ziren basoetatik egurra ateratzen. Zuhaitz eta egur eskaera handiagoak, egurra azkarrago ekoizteko beharra ekarri zuen berarekin, eta, orduan hasi ziren pinuak gure basoetan nagusitzen. Aldi berean, bertako espezie autoktonoak bakandu ziren, espezie askotariko basoak ia desagertzeraino.
Aurreko guztia kontutan hartuta, “bertako espeziez osaturiko baso berri bat” sortu nahi dute antolatzaileek Zuhaitz Eguna moduko ekintzekin.
- Ikasleek 40 zuhaitz landatu dituzte Zuhaitz Egunean (2011-03-24)
- 25 haritz gehiago ‘Zuhaitz Eguneko basorako’ (2010-03-18)
- 25 bat haritz landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Eguna dela-eta (2009-03-17)
- 30 lizar landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Egunean (2008-03-13)