Liderrari hiru goleko aldeaz irabazi dio Alkortak

elgoibarren.net 2012ko mar. 25a, 11:32

Alkorta eskubaloi taldeak 32 eta 29 hartu zuen mendean liga erregularreko liderra, Ford Mugarri Arrasate taldea, zapatuan kiroldegian jokatutako partida garrantzitsuan. Arrasateko taldearentzat lehen porrota da denboraldi honetan. Honenbestez, Alkortak eskura du igoera faserako sailkapena.


 Emaitza honi esker, igoera fasea jokatzeko txartela ematen duen sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen du Alcorta Forging Group taldeak, liga erregularra amaitzeko jardunaldi bakarraren faltan. Hirugarren sailkatuak, Romo Indupime taldeak ere irabazi egin zuen bere partidua. Elgoibartarrek bizkaitarrek baino puntu bat gehiago daukate sailkapenean. Hortaz, azken jardunaldian erabakiko da Ford Mugarri taldearekin batera igoera fasea jokatuko duen bigarren taldearen izena. Alkortak abantaila bat dauka Romoko taldearekiko, ez dauka besteen emaitzen zain egon beharrik.

1706638429868 Liderrari hiru goleko aldeaz irabazi dio Alkortak

1706638429975 Liderrari hiru goleko aldeaz irabazi dio Alkortak

 
  *Argazkiak: Ales Arrieta eta Sanlo.net