Elgoibarko Udal Kirol Patronatuko abonua lortzeko 129,50 euro ordaindu behar dituzte urtean hamazortzi urtez gorakoek. Abonu familiarrak, berriz, 235 euro balio dituela azaldu du Udal Kirol Patronatuko zuzendari Ramon Mugicak. “Honek zera esan nahi du: Elgoibarko Udal Kirol Patronatuko abonatuek egunean 0,35 euro ordainduz erabili ditzaketela Olaizaga kiroldegiko instalazioak: igerilekuak, saunak, muskulazio gela, rokodromoa, squasha eta frontoi txikia; eta, Mintxetakoak: igerilekuak, muskulazio gela eta atletismo pista”.
Gipuzkoako beste hainbat herrirekin alderatu ditu Mugicak Elgoibarko kirol azpiegituren eskaintza eta prezioak. “Azkoitia, Hondarribia, Beasain, Tolosa edo Zumaia bezalako herrietan Elgoibarren halako bi ordaintzen dute eta kasu askotan, gainera, Elgoibarren baino zerbitzu gutxiago eskaintzen dituzte, horietako batzuek ez dute-eta aire libreko igerilekurik edota atletismo pistarik”.
•Kirola egiteko gune berriak kiroldegian
Aldagela berri bat eta kirol ikastaroetarako areto berri bat izango ditu aurrerantzean Olaizaga kiroldegiak. Orain arte biltegi lanak egin dituen gela bat eraberritu ostean sortu dute aldagela berria. Wing-Tsun, judo, dantza eta yoga klaseak jasotzen dituzten lagunek erabiliko dute instalazio berria. Bestalde, duela gutxira arte Taupada antzerki taldeak erabili izan duen lokala zenbait kirol ikastaro egiteko berreskuratu du Udal Kirol Patronatuak. Areto berri honetan dantza ikastaroak eta ezintasuna dutenentzat kirol jarduera berezi bat jarriko dituzte martxan aurki.
•Irudimena lantzeko sasoia
2012 urtean inbertsio berririk egiteko aukerarik ez dagoekla-eta, “irudimena landu” eta Olaizaga kiroldegiko hutsune guztiak aprobetxatzeko ahaleginaren fruitua dira kirola egiteko bi gune berriok, arduradunen berbetan. Bere egunean, kiroldegiko tabernako jangela kirol ikastaroak emateko gela bihurtu zen modu bertsuan, hain zuzen ere.

∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko biztanleen %43 Udal Kirol Patronatuko bazkide da (2009-07-03)
- Udal Kirol Patronatuak abonatu kopururik altuena lortu du: 4.117 (2007-07-17 elgoiBARREN.net)
- Olaizaga Kiroldegiko abonuak Gipuzkoako merkeenak dira (2006-11-10 elgoiBARREN.net)
- Udal agintariek eta kirol taldeek beste herri batzuetako Kiroldegiak ezagutzen dihardute (2008-09-26 elgoiBARREN.net)