Independentismoaren inguruko hitzaldia eskainiko du, gaur, Floren Aoizek

elgoibarren.net 2012ko mar. 27a, 14:46

Floren Aoiz Independentistak sareko kidearen hitzaldia antolatu du gaurko (martxoak 27) Arnaldo Askatu Politika Askatu plataformak. “1512,1937,2012  Independentzia!” izango da Kultur Etxean eskainiko duen hitzaldiaren izenburua. Era berean, plataformak, Bateragune auziko sententziaren aurrean aurkeztuko duten helegitea dela-eta, elkarretratzea deitu du biharko.


  Euskal Herriak bizi izan dituen abagune politikoak kontutan hartuta, Nafarroako konkista, Gernikako bonbardaketa eta gaur egungo egoera izango ditu hizpide independentziaren inguruan jarduteko Floren Aoizek. Idazlea, zutabegilea eta politika munduan urte asko daramatzan ezker abertzaleko militantea da Aoiz. 19:00etan hasiko da hitzaldia.
 
•Bateragune auziko sententzia
  Arnaldo Otegiren aldeko plataformak, era berean, Bateragune auziko sententziaren aurrean aurkeztu duten helegitea dela-eta, elkarretaratzea deitu du asteazken honetarako, martxoaren 28rako. Plaza Handian izango da, 20:00etan. 'Bateragune auziko’ zigortuen askatasuna eskatzeko eta epaia baliogabetzeko agerraldia egin zuten, hain justu, joan den asteburuan, Donostiako Miramar jauregian. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto eta Miren Zabaleta Bateragune auziko zigortuek “gatazkaren aterabide demokratikoen” alde egindako ekarpena nabarmendu zuten hainbat lagun ezagunek. (informazio osoagoa: www.arnaldotegi.com)
Bideoa: (eitb.com)