Salbatorearen eskultura zaharberritzeko asmoak kuriositatea piztu zuen batzuen eta besteengan, eta tartean, Marina del Rey zaharberritzaileak eta Pello Arrieta historialari elgoibartarrak hainbat ikerketa abiatu zituzten, Salbatorearen jatorria jakin nahian. Ondorio berdinera ailegatu dira biak: Joan Bautista Mendizabal eskulturgile eibartarrarena da Txankakoako zubiaren gainaldean dagoen Salbatorearen irudia.
Historialari elgoibartarrak egindako ikerketen arabera, Ecce Homo egon zen otoiztegiaren bedeinkapena 1557ko abuztuaren 6an izan zen, Eliza Katolikoak Jesukristoren eraldaketa ospatzen duen egunean. (GPA, 1/1189/19; Archivo de diócesis de San Sebastián, Elgoibar L001, 274). Hala ere, eskultura ia bi mende eta erdi geroago jarri zen. Izan ere, Salbatore baselizarako Ecce Homori buruzko datu zehatz bakarra 1791koa da. Urte hartako otsailaren 20ko Kontzejuaren bileran, alkateak adierazi zuen otoiztegia oso egoera txarrean zegoela eta premiazkoa zela lehenbailehen konpontzea. Salbatoreri debozio handia zion Joan Ignazio Uriarte zinegotziak, berak horrela aitortuta, baselizaren obra egiteko eskaini zuen bere burua, udal-mendietatik beharrezko materiala jartzen bazuen Udalak. Era berean, Ecce Homo-ren eskultura egin ahal izateko, gaztainondo bat eskatu zuen Uriartek. (EUA, 14/411atz)
Zinegotzi elgoibartarrak Eibarko eskulturgile oso ezaguna zen Joan Bautista Mendizabali eman omen zion irudia egiteko mandatua, dirudienez, Vargas Ponce espainiar idazle eta intelektual ilustratuak adierazi zuen bezala. “…Cuyo N. Mendizábal, de quien os daré cumplida noticia en lo de Eibar, donde vive y bebe, también trabajó el retablo de la capilla del Señor, que está saliendo por el puente (Elgoibar)…” (D. José de Vargas y Ponceyk eta D. Juan Agustin Cea Bermudezek 1803etik aurreara izan zuten eskutitz bidezko hartu-emanetan ageri denez. (Archivos de la Dirección de Hidrograf Ía y de la Real Academia de la Historia). Mendizabal eskulturgilearen izena ez dela “N” monemarekin hasten argitu du Arrietak, “Juan Bautista zen-eta haren antroponimoa. Gure eskulturen egilea hau dela, onartu behar dugu, beste Mendizabal eskulturgilerik ez zegoelako Eibarren urte hauetan, eta Vargasi leporatzen diogu “N” monemaren akatsa”.
•Oinazearen sentimendua
Mukulu biribileko eskultura da Salbatorearena; 70 zentimetro zabal, 158 zentimetro garai eta 65 zentimetro sakon ditu. Zuraz (gaztainondoa) egindakoa da, gainetik iztukua du, eta polikromatua dago. (Inventario de Patrimonio histórico de la Iglesia Católica). Zerbait azpimarratzekotan, “Jesusen aurpegiaren oinazearen sentimendua oso ondo egina" dagoela nabarmendu du Arrietak.

•Joan Bautista Mendizabal, eskulturgilea emankorra
Pello Arrietak esandakoaren arabera, Joan Bautista Mendizabal 1753an jaio zen eskulturgile familia batean, aita, Joan Bautista, eta osaba, Hilario, ere eskulturgileak izan ziren. 1824an hil zen, San Bartolomeri eskainitako eskultura-multzoaren egilea. “San Andres de Eibar’ liburu bikainaren idazle den Satur Peñari jarraituz, esan behar dugu, honako artelan hauek landu zituela Joan Bautistak, besteak beste: Arrazuako San Tomas elizako Pietate bat (1783), Ispasterko San Migel elizako Arrosario Andre Mariaren multzoa (1788-89), Mundakako elizako San Pedro bat (1798), Lekeitioko Dominiken Amen komentuko Santo Domingo Guzmangoa (1804), Zumarragako San Blas, Arrosario Andre Maria eta San Frantzisko Xabierkoa eskulturak (1808), etabar…” Landutako estiloari dagokionez, Satur Peñak dio, Joan Bautista Mendizabalek klasizismoaren ildotik jardun zuela haren ibilbidearen azken aldean eta barroko berantiarra aurretik, aitaren, osabaren eta besteren eraginez. (San Andres de Eibar. Eibar. 2008, 106 orr.). San Bartolome parrokiako erretaula egiterakoan, Mendizabalek barroko berantiarra jarraitu zuela uste du Arrietak, gaia bera, martiritza, horretarako aproposa delako ere, “mugimendua eta sentipena adierazi ahal izateko”.

•Kokaleku berezia
Ecce Homo Salbatorearen eskultura Txankakoa zubiaren ondoko Salbatore otoiztegian egon zen 1953ra arte. Urte hartan eraitsi zuten baseliza, uholdeek sortutako kalteen ondorioz. Gainera, N-634 errepidearen zati berria eraikitzen zuten bitartean San Bartolome parrokiara eraman zuten irudia. Zubiaren ondoan dagoen errotonda egin zutenean, 1995ean, Salbatoreren irudia hasieratik egon zen tokiaren ingurura eraman zuten berriz ere.
Izan ere, Pello Arrietaren esanetan, mendia eusteko egindako horma handian eta zabalean, 1533an Santa Klara komentua sortu zutenen (Jausoro jauna eta Maria Ramos Sarasua, senar-emazteak) dorretxeko arku zorrotza jarri zuten eta nitxo bat ireki. Bertan dago Salbatorea gaur egun, 2011ko irailetik 2012ko martxora bitartean zaharberritze-lanetan izan ondoren.
Irungo Aretta tailerrean egin ditu zaharberritze lanak Marina Del Rey adituak. Besteak beste, jatorrizko kolorea itzuli diote eskulturari. Ilea ere argiagoa du orain eta kaltetuta zegoen eskuineko eskua ere berritu diote.
- Ikus hemen: Marina del Reyk Salbatorearen inguruan batzea lortu duen dokumentazioa eta egin dituen zaharberritze lanen gaineko laburpena (PDF)